Nortzuk gara?

AYA txirrindulari elkartea 250 bazkide baino gehiagoz osatuta dago. Helburua txirrindularitzarekiko zaletasun komunaren gozamena partekatzea da.

BAZKIDEEN PARTE-HARTZEA:

Bazkideen komunitatearen kudeaketan parte hartzea beti izan da zailtasun handi bat, gutxi batzuen dedikazioari esker gainditzea lortu genuen. Kontuan izan behar da, bazkideok txirrindularitza zaleak garela, gure esparru profesionala bizkletatik kanpokoa izanik, jarduera honi esker gure eguneroko arazoetatik ihes egin nahi dugu, gure zaletasuna partekatuz.

JARDUERAK

Elkarteak hainbat jarduera egiten ditu eta clubaren barruan jarduera hori sustatu nahi duten bazkideak biltzen dira aurrera eramateko.

Denboraldiaren hasieran, arduradun bakoitzak bere urteko proiektu aurkezten du, aurrekontuarekin eta finantziaketa ideiarekin.

Denboraldi amaieran, arduradun bakoitzak bere jardueraren urteko memoria aurkezten du.